PASEALEKU MEGALITIKOA” PROIEKTU ESKULTORIKOA


 “Pasealeku megalitikoa” proiektuak, izenak berak azaltzen duen bezala, pasealeku edo ibilbide forma izango du, eta Eslabako herrian zehar sakabanatuta izango diren sei eremurekin, gutxienez, osatuta egotea nahi dugu. Eremu horietako bakoitza desberdina eta independentea izango da eta, behin guztiak amaituta izango direnean, zenbaki eta azalpen bana izango dute bera sortzeko zerk inspiratu gaituen eta bertan zer gogoratu nahi izan dugun adieraziz. Esparru guztiek izango duten elementu komuna, ardatz komuna, monumentu megalitikoak izango dira (menhirrak, obeliskoak, trilitoak, cromlechak, trikuharriak), baina bakoitzari herriaren edo eskualdearen historia edo oraingo ohiturekin harremana izango duen esanahia emango zaie. Publikoa eta lanaren arteko interakzioa sortuko duen alderdi ludikoa ere izatea nahi dugu.

 

Proiektuaren ideia orokorra Burdin Arotik gaur egun arte gure eremuan hainbat biztanlek utzitako aztarnetatik sortu zaigu. Gure proiektuak hausnarketa bultzatu nahi dugu: gure oraina, gure gaurko pentsatzeko eta izateko modua, neurri handi batean, iraganetik heldu zaigu. Katebegia gara kate etengabean. Gure atzetik etorriko diren belaunaldientzat ere badugu erantzukizuna, gizarte justu eta solidarioa eta ingurugiro osasuntsu eta iraunkorra uzteko. Gaur egun, inoiz baino beharrezkoago ikusten dugu epe luzeari begira jokatzea, gure gizartean nabarmendu direlako berehalakotasuna eta epe-laburkeriako joerak.

 

Gure proiektuaren helburua praktikoa, gainera, gure herria edertzeaz gain, turismoren bidez bultzada ematea ere bada ere. Eslabak eta Oibar haranak hiru puntu erakargarri eskaintzen ditu: natura (paisaia oso ederrak, hala nola Eslaba edo Lergatik Uxue edo Galipentzura egin daitezkeen ibilbideak), kirola (oinez, bizikletaz edo zaldi gainean oso egoera onean dauden bideetan barna) eta arte edo kultura, batez ere, Erdi Aroko arkitektura eta gune arkeologikoak (Oibar, Galipentzu, Uxue, Lergako eliza eta bere eliz-atariak, Epaiz eta Santa Criz.  Horiek denak gure eskultura proiektuaren barnean sartu nahi ditugu.

 

Gainera, Eslaba inguruak baditu dagoeneko azpiegitura eta zerbitzu kopuru handi bat, bai publikoak (Lergako frontoi estalia, Eslabako kanpoko igerilekua edo Zareko igerileku estalia ...), eta pribatuak (tabernak, jatetxeak , kalitate handiko landare etxeak, Galipentzuko landa hotel harrigarria ...), nahiz eta kasu askotan gutxiegi erabiliak eta batzuetan defizita sortzen dutenak. 

 

Zehatzago, gure proiektuak, berriki ireki den Santa Criz erromatar gunearen osagarri izatea nahi dugu. Hain zuzen ere, Santa Criz gabe gure ibilbide megalitikoak askoz zentzu gutxiago izango luke. Eslaba eta bere inguruko  bisitaldia erakargarriago egin nahi dugu eta Santa Criz ikustera etortzen direnek Eslabako herria ere bisita dezaten lortu nahi da.

 

Esparru bakoitzean jarriko den zenbaki eta azalpenarekin biztanlea ibilbide osoa osatu dezan bultzatu nahi dugu, “eskutik eramanez”, eta horrela bisitaldia interesgarriagoa eta aberasgarriagoa izan dadila. Proiektuak aurreikusten dituen sei esparruetatik lehena amaituta dago, eta bigarren eta hirugarrenari zehaztasun batzuk baino ez zaizkie falta. Gure helburua da 2017ko udan amaitzea xehetasun horiek eta laugarrena eraikitzea. 6 guneak eraikitzea dela hurrengo 2 edo 3 udak aurrera egin daiteke, kalkulatu dugu.

 

Azkenik, garrantzi handia ematen diogu lan kolektiboari. Orain arteko bolondresek egin dute.  Salbuespenak suertatu dira behar izan direnean makineria astuna, garabi kamioiak, hormigoizko materialak eta abar. Proiektuak bide honetan jarraitzea nahi dugu. Gure proiektuaren bultzadaren inguruan uda honetan jadanik 140 kide baino gehiago dituen "Eslabako Lagunak" elkartea sortu da.                                     

 

Lehen esparrua     Bost zipres


Lehen esparrua, (1. argazkia) ekimen pertsonal batetik sortu zen, eta lehen asmoa eskultura nagusia baino ez izatea izan zen. Duela 44 urte guk geuk bertan landatu genuen zipresaren figurak eta energiak inspiratzen gintuen eta haren erreplika egin nahi genuen, eta azkenean lau erreplikatan geratu da, zipresaren formarekin eta historiaurreko menhirren formarekin.

 

Eraikuntza honekin eskualdean harri lehorrekin egiten ziren etxola biribilak egiteko zegoen tradizio arkitektonikoa gogoratu nahi dugu. Bere forma obalatuak zereal ale, ezkur, arrautza eta eskualdeko beste produktu batzuen forma dakarkigu gogora.

 

Menhir bien zuloekin, eta zipresaren pinaburuak aprobetxatuz, gure haurtzaroko ‘tragabolas’ eta igelaren jokoak birsortu nahi izan ditugu.

 

Bitxikeria moduan, esparrua, bere bost elementuekin, nolakoa izango zen behin betiko erabaki ostean, ekialdean “bost zipresen hiria” izenburua duen ipuin baten berri izan genuen. Hori dela eta, haren bertsio berria idatzi dugu eta animatzen gaituzten zenbait balore islatu nahi izan ditugu bertan

 

Bigarren esparrua    Orratzak


Bigarren esparrua, nahi eta nahi ez, herriaren erdian kokatu beharra zegoen, eslabarrei ulertarazteko proiektua herritar guztiena izango zela aurrerantzean, egitasmo pertsonala izateari utziz. Horrela, egitasmoan inplikatu eta bertako parte senti zitezen bilatu nahi zen.

 

Lekuan zegoen espazio txikiak baldintzatuta, errepidea eta frontoira eskumako aldetik igotzen duen kalearen artean dagoen ezponda estuan bost obelisko jartzea erabaki genuen.

 

Obelisko hitzak grezieraz orratza esan nahi du, zentzu figuratiboan. Guk, gure aldetik, orratzaren ideia zentzu propioagoarekin jaso dugu, lurzoruan iltzatuta geratzen den puntaren zati bat eta begiaren zuloa eginez. Horrela irudikatu dugu gizakiaren historiako tresna antzinakoenetako bat, antzinakoagoa, adibidez, bere anaia iltza baino. Tresna hau apala eta xumea da bere tamainari erreparatuta, eta apala eta xumea zen, baita ere, beraiek erabiliz oraintsura arte emakumezkoek egiten zuten lana, batez ere jantzi narriatu edo apurtuak josteko lana.

 

Esparru honekin haiek omendu nahi ditugu; hainbat eta hainbat ordutako lanarengatik, askotan argi gutxirekin egiten zena eta ondorioz ikusmenean arazoak eragiten zien lanarengatik, familiari diru sarrerarik eskaintzen ez zionez gizartean prestigio gutxi zeukan lanarengatik.

 

Bost orratzen beste esanahi batzuk: abaniko ireki eran jarrita, eguzkia atera eta ezkutatzen deneko izpiak izan daitezke; tradizionalki hainbat erlijiotan izpi itxuran adierazten diren arimaren bost potentzia aristotelikoak, beraien luzapena, toki horretara errepidetik begiratuz, elizako dorrea izanik; Big Bang delakoa…

 

Esparru honetan bukatzeko dagoena da: lauzaz estaltzea  hormigoizko eskulturaren oinarria eta alde bakoitzean landare-estaldura bat eta bi huntz landatzea atzeko hormigoizko horma estaltzeko. Baita euskaraz eta gaztelaniaz izena eta urtea grabatzea.

 

Hirugarren esparrua    Behatokia


Hirugarren esparru hau, Behatokia deiturikoa, Eslabara sartu baino lehen kokatzen da, Tafallara heltzen gaudela dagoen bihurgune itxiaren alboan hain zuzen ere. Bertatik, herriko eta haraneko hego-ekialdeko bista ederrak ikus daitezke.

 

Hemen, betidanik egon izan dira bi harri handi, ibiltarientzat jesarleku bezala balio izan dutenak. Tradizionalki, puntu hau, abuztuan izar iheskorrak begiratzeko tokia ere izan da.

 

Aurrekoan inspiraturik, bakea eta lasaitasuna arnasten diren leku bat sortzea erabaki dugu; ibiltariari gelditzera, paisaiaz gozatzera, hausnartzera edota gogoetak egitera gonbidatzen dion tokia. Honetarako atari edo trilito bat eraikitzea erabaki dugu; bi harri bertikal eta hauen gainaldean harri horizontal bat jarriz, horrela, historiaurreko gizakientzat mota honetako monumentuen begirale kosmikoen funtzioa gogoratuz. Atari honek tokia markatu eta nabariagoa egiteko balioko du, herriaren harrerarako ate sinboliko bat izateaz gain. Bere ondoan harri bertikaletako bati lotuta, puzzleetako piezek izaten duten ohiko sistema baten bidez, harri-eserleku bat ipiniko dugu multzoari batasuna emateko.

 

Esparrua osatzeko, eskailera bat eraiki dugu proiektaturiko atariaren behealdean kokaturiko ezpondara iristeko. Ezponda honetan, Yesatik ekarritako uraren bide berria egin zenean jarritako harri handi batzuez eratutako harmaila antzeko bat dago.

 

Harri hauetariko batzuk ajustatu eta posizio eta forma egokia emateko landuz gero, lehenengo esparruaren jarraipena izango den bigarren esparru bat izango dugu. Eseri eta atsedena hartzeko toki hau ipar haizetik babestuago egongo da, eta lekuaren osotasunari itxura monumental eta ikusgarriagoa emango lioke.

 

Gune hau amaitzeko lauzaz estali behar da trilitoaren azpiko lurra. Eserlekuaren ondoan legarra bota behar da errepidetik esparrura sartzeko bidean eta, bigarren esparruan gertatzen den bezala izena eta grabatzea.

 

                                        Laugarren esparrua     Ibiltaria

Gure eskultura multzoan giza irudiak ezin zela faltatu pentsatu genuen, eta horregatik  bost edo sei harriz osaturiko bost metro altuerako ibiltari erraldoia eraikitzea proiektatu genuen toki honetan (bi harri hanketarako, bi edo hiru zurtoinerako eta bat bururako) (Maketako 5 argazkiak).

 

Leku hau labe kooperatiboaren ondoan dago, eskualdean oinarrizko elikagaia den ogiaren bila doan herritar ororentzat egunero igaro beharreko puntu bat izanik.

 

Esparru honekin, historian zehar bertan bizi edo bertatik pasatu izan diren pertsona guztiak gogoratu nahi ditugu. Bere garaieratik, erraldoiak antzinako, oraingo eta etorkizuneko herritarrak “jagongo” lituzke eta gizakiaren ideia gogoraraziko zuen; bizitzatik pasatzen den ibiltaria.

 

Irudi horrekin planteatzen dugun erronka artistikoa, nahiz eta harri handiz osaturiko irudi bat izan, irudiari giza espresioa eta mugimenduaren sentsazioa ematea da.

 

Bosgarren esparrua     Korrontxoak

 

Toki honen historiaurreko erreferentzia menhir edo cromlech direlakoen zirkuluak dira.

 

Eslaban Korrontxo (edo corroncho) hitzak bi esanahia ditu. Alde batetik, mahatsa garraiatzeko erabiltzen ziren ontzien listoiak eusten zituzten metalezko uztaiei horrela deitzen zaie. Uztai hauekin neska-mutilek jolastu egiten zuten,  alanbre zurrun baten laguntzaz aroa biraka erabiltzen.

 

Beste esanahia dantza-joko batena da; umeek zirkulu bat egiten zuten elkar eskuetatik hartuz.

 

Leku honetarako daukagun proiektua, elementu hauek elkarren barruan izango diren hiru zirkuluz osaturiko eraikuntza batean barneratzea da. Kanpoaldeko zirkulua pareta baxu batekin eratua egongo da, eserlekutzat erabili daitekeen pareta bat, hiru ebakidurarekin, barrualdeko beste bi zirkuluen sarbidea ahalbideratuko dutenak. Berau eraikitzeko harri lau eta meheak erabiliko ditugu, hormaren barruko aldean morteroarekin finkatuz, kanpotik begiratuz harri lehorreko hormak direlako itxura emanez.

 

Bitarteko zirkulua, morteroarekin lurrera itsatsita egongo diren 40 zentimetro inguruko zabalera duten harri zabalekin eraikiko dugu, inguru hauetan oso ohikoa eta ugaria den harri motarekin.

 

Azkenik, barnealdeko zirkulua ahal den eta gutxien landutako bost harri bertikalekin osatua egongo da. Bost harri hauek biribil batean dantzan dauden bost pertsona irudikatuko dituzte.

 

Toki honek, atsedenerako eta umeentzako jokoen tokia izaten jarraituko luke.

 

                                             Seigarren esparrua     Misterioa

Eraiki gabe utzi ezin genezakeen herriko toki bat, tradizionalki Patxape Plaza edo gaur egun Konstituzio plaza bezala ezagutzen dena da; hain zuzen ere, herriko leku polit eta adierazgarriena bezala delako. Bertan, adibidez, San Juan sua eta urtero udalak herritarrei, herriko zaindariaren jaian, eskaintzen dien arrain-gisatua egiten dira.

 

Toki honek duen arazoa, espazio librearen falta da. Horregatik, herriko enparantzan dauden etxeetariko baten etxe aurreko horman esaldi misteriotsu bat grabatzea erabaki dugu (nahiz eta eslabar guztientzat oso ezaguna den esaldia izan). (6 argazkiak)

 

Bisitariari planteaturiko igarkizun bat izango litzateke; esaldiaren zentzua eta bere egilea nor izan zen argitu beharko luke. Horretarako, herritarren bati galdetu beharko lioke, horrela herriko biztanle eta bisitarien arteko kontaktua eta komunikazioa sortuz.

 

Igarkizunari beste erronka batzuk gehitu nahi dizkiogu, hala nola, haurrentzako esparru bakoitzean izkutatutako animalia grabatu desberdin bat bilatzea; edo aurkitu eta argazki baten bitartez frogatzea latinezko “unde venis” (nondik zatoz?) esaldia, herri erdiko etxe baten fatxadan aurkitzen den eta hirugarren esparruan grabatu duguna. Igarleentzako saria tabernako dohaineko edaria izan liteke, inguruko produktu tipikoa edo "5 altzifreak” ipuinaren kopia bat.

 

Proba hauen eta lehen esparruko jolasen asmoa esperientzia ludikoa izatea da eta elkar-eragiletasuna sortzea bisitarien, obraren eta Eslabarren artean.