ESLABA ETA BERE INGURUA (Argibide turistikoak)
Eslaba Nafarroako erdi-ekialdean dago, Iruñeatik 57 kilometro hegoaldera, mendi baxuko lurraldean, Pirinioak eta Erribera artean eta erkidegoaren hegoaldeko
lautadan. Bere landa izaerak, zereal, mahasti eta olibondoz eratutakoa, osatu du honen paisaia. Bere biztanleria, XX. mendearen 50eko hamarkadan 500 lagunekoa izatera iritsi zena, 130
bizilagunekoa da egun.
Bertan aurki ditzakegun aztarna anitzek biztanleen presentzia luzea frogatzen dute, Burdin Garaitik gure garaira. Eslaba, Erdi Aroko ohiko defentsa egitura
urbanistikoa daukana, gune garrantzitsua zen garai haietan, eta Nafarroa Gaztelara beretua izan zenean, 1516an eta Cisneros kardinalaren aginduz, eraitsia izan zen gaztelu bat ere bazuen (XVI.
Mendean dokumentatua).
Garai honen lekuko da bere eliza ere, erromaniko berantiar estiloko eraikina (1200 urtearen ingurukoa), dorrea, koruko zutabeak, kripta eta burualdeko garaipen
arkua egunera arte kontserbatzen duena.
Horrez guztiaz gain, Eslaba, bere udal eremuan, harribitxi baten jabe ere bada: Santa Cruz aztarnategi erromatarra, ziurrenik Nafarroako garrantzitsuena. Oraindik
indusketa prozesuan, nekropoli, erraustegi, agora, villa, foro eta plaza publikoa zuen hiri oso bat azaleratu zaigu bertan, non zutabe, kapitel eta tamaina handiko marmol estatuak aurkitu
diren.
Enklabe hau baskoi kokaleku garrantzitsua izan zen; erromatar konkistaren babesean garatu zen hiria. Jakina denez, baskoiak eta erromatarrak elkarlanean aritu ziren
eta elkar errespetatu zuten, horrek aspektu kulturalen, sinismenen eta, nagusiki, bere hizkuntza zaharraren, euskararen, iraupena ahalbidetu zuelarik. Izan ere, euskara, egungo deitura eta
toponimian bizirik irauten duena, XVIII. mendera arte hitz egin zuten bertan.
Ingurumen honetan garatu zen, esan bezala, Santa Cruz hiri erromatarra, hainbat indusketa kanpaina ondoren, ezaugarri izan zuen handitasuna erakusten duen eremua,
I. eta II. mendeetakoa nagusiki. Erakunde ofizial ezberdinen ahalegin elkartuak aztarnategiaren eta bere ingurunearen bisita gidatuak ahalbidetzen ditu egun.
Eslabaren inguruetan emandako paseo bat, hirigintza eta arkitekturaren ikuspuntutik, Erdi Aroan zeharreko pasealdi bat litzateke; honetan Uxue, Gallipienzo, Sos del
Rey Católico, Zangoza, Olite eta bere monastegia, Leireko monastegia edo Xabierren gaztelua bezalako lekuak azpimarra litezkeelarik.
Bestalde, Eslabak eta bere inguruek badute zer eskaini bere bisitariei; besteak beste, natura (Eslaba edo Lergatik Uxue edo Gallipienzorako zeharkaldiak,
Lum(Mila Esker, Jaizkibel, Jone eta Eduardo zuen itzulpen ederragatik)bier arroila…), kirola (zailtasun eta luzera ezberdineko ibilbideak oinez, zaldiz zein bizikletaz egitekoak),
gastronomia, artea eta kultura (nagusiki gune arkeologiko eta Erdi Aroko arkitektura moduan).
Horrez guztiaz gain, gaur egun, turistentzako azpiegitura eta zerbitzu ugari, publiko zein pribatu, eskaintzen ditu inguruak, bisitaria ongi etorria eta eroso
sentitu dadin: pilotalekuak, igerilekuak, taberna eta jatetxeak, landa etxeak, Gallipienzoko hotel xarmangarria