Ongi etorri gure webgunera .

 

Gure elkarteak helburu xumeak ditu eta aldi berean handiak. Xumeak Eslabako tamaina eta bere biztanle kopurua txikiak diren bezala eta handiak Santa Criz-eko erromatar guneko indusketen zabalkuntza, mantentze eta jarraipenetan lagundu nahi dugulako. Helburu handiak, baita ere, Pasealu Megalitikoko 6 guneak osatzeko ahaleginak egiten ditugulako eta era berean gure herriko bizitza kultural, sozial eta ekonomikoa suspertzeko laguntza eman nahi dugulako. 

 

Gure ekimena atsegin baduzu, denbora baduzu eta energia, ideiak, iruzkinak, galderak ... jarri harremanetan gurekin (eskuineko menuko Harremanetarako - Atxikitzea). Denok gara garrantzitsuak eta beharrezkoak dira, bakoitza bere ezberdintasunekin. 

 

Ikusten duzunez, sortu berri dugun Interneteko webgune hau nahiko oinarrizkoa da oraindik. Baina, pixkanaka-pixkanaka, garatu eta aberastu nahi dugu datozen asteetan.

 

(Mila Esker, Jaizkibel, Jone eta Eduardo zuen  itzulpen ederragatik)

 

 

 


Aizkomendiko trikuharria